UHINAK . III Congreso transfronterizo sobre Cambio Climático y Litoral

2015 | 1. Edizioa

Uhinak-era bertaratu direnek oso ongi baloratu dute kongresuaren lehenengo edizioa

Urriaren 6 eta 7an egin zen Uhinak Klima Aldaketari eta Itsasertzari buruzko Kongresua, eta antolakuntzak balorazio-inkesta bat egin du. Inkestan, oso asebetetze-maila handia erakutsi dute biltzarkideek. 1 eta 5 arteko balorazio-tartea zutela, 1 kalifikazio txikiena eta 5 altuena izanik, bertaratuen %85ek 5 (%51,2) eta 4 (%34,9%) arteko asebetetze-maila orokorra erakutsi dute kongresuarekiko. Datu horietan, %60 inguruk erantzun dute Uhinaken hurrengo ediziora ere etortzeko asmoa dutela, eta %35ek esan dute ziurrenik etorriko direla.

Txostenen edukiak ere oso balorazio egokia jaso du, bai proposatutako hitzaldien egokitasunari dagokionez bai edukiari dagokionez. Bi kasuetan, balorazio positiboak (4 eta 5 artekoak) %80tik gora izan dira.

Balorazio altua era berean gertatzen da kongresuaren antolaketari buruzko galderak egiten zaizkienean, edo jasotako arretari buruzkoetan, edo Ficobako instalazioen kalitateari eta erosotasunari buruzkoetan.

Kongresuaren antolaketari eta planifikazioari dagokionez, %65ek oso egokitzat jotzen du, eta %30ak egokitzat. Langileen arreta %100era hurbiltzen da balorazio positiboan; %83,7k oso egokitzat jotzen du, eta %11,6ak arreta egokia jaso dutela adierazi dute.

Azkenik, azpimagarriak dira Ficobako instalazioen kalitateak eta erosotasunak jaso dituzten indizeak ere. Ia %80k, oso egokitzat jo ditu, eta %20k baino gehiagok egokitzat.

Balorazio orokorra

Kongresuarekiko asebetetze maila orokorra

Gráfico
Oso egokia 5 48,8 %
  4 36,6 %
  3 12,2 %
  2 0 %
Ez egokia 1 2,4 %

 

Balance 2015

Balance 1ª edición - 2015

Lehenengo edizioaren harrera ona ikusita, Uhinak Klima eta Itsasertz Aldaketaren Kongresuak jarraipena berretsi du

Bi jardunaldietan, nazioko eta nazioarteko txostengileek klima-aldaketak euskal kostaldean eta akitaniakoan izango dituen ondorioak ebaluatu dituzte.

Uhinak 2015

Irun, 2015eko urriak 8

Ficobak lehen urratsa egin du Uhinakekin, kongresuen bultzatzaile eta antolatzaile gisa. AZTIrekin batera antolatutako Klima eta Itsasertz Aldaketaren kongresuaren lehen edizio honek izan duen arrakastak Uhinaken jarraipena ziurtatzen du. Datozen edizioetan –haren aldizkakotasuna aurki baieztatuko da– Uhinakek, besteak beste, honako helburu hauek izango ditu: haztea –klima-aldaketak eragindako eremu geografiko berriak sartuz eta txostengile berriak ekarriz, eta arreta berezia jarriz enpresen sektorea tartean sar dadin, izan ere sektore horrek gauzatu beharko baititu azken batean itsasoaren maila handitzeari aurre egiteko zehazten diren jarduketak– eta oraindik ere instituzioen inplikazio handiagoa lortzea.

Adolfo Uriarte AZTIko Itsas Ikerketako Atalaren Balioko zuzendariak kongresuaren amaieran adierazi zuen bezala, "egungo testuinguruan, zaila zen Uhinak bezalako kongresu bat antolatzea, ekitaldi asko egiten baitira itsasoari lotuta, baina unea zen klima-aldaketari modu serioan ekiteko”.

Bestalde, Ander Sarratea Ficobako gerenteak adierazi du mugaz gaindiko izaerakoa izatea dela kongresuak asmatu duen gauzetako bat. “Klima-aldaketaren gertakariak ez du mugarik ezagutzen; horregatik, mugaz gaindiko ekitaldi baten aldeko apustua egin dugu kontzeptu zabal batetik begiratuta. Jakina, Uhinaken gaiagatik, baina Bidasoa ibaiaren bi ertzetako instituzioen kolaborazioa ere izan dugu. Uste dut esan dezakegula benetan mugaz gaindiko kongresua izan dela.”

Uhinak Klima eta Itsasertz aldaketari buruzko Kongresuak nazioko eta nazioarteko 140 aditutik gora bildu ditu Ficobako bi jardunaldietan. Horiek planteamendu aktibo baten ikuspegitik aztertu dituzte gure kostaldeak (Euskadi eta Akitania) prestatzeko egin behar diren jardunbideak, datozen urteetan klima-aldaketak ziurrenik izango dituen ondorioei aurre egite aldera. Sinergiak eta kolaborazio-dinamikak sortzea itsasertzaren kudeaketan eta mantentzean.

Instituzioen laguntza

Honako hauek izan dira Uhinak lagundu dutenak: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Conseil Départemental des Pyrénées Atlantiques, el Conseil Régional d`Aquitaine eta Aglomeración Sud Pays Basque, baita San Sebastián Turismo&Convention Bureau eta Basquetour ere. Instituzio horiek ekitaldian parte-hartzea sustatzen dute, ulertzen baitute klima-aldaketak itsasertzean izango dituen ondorioen inguruan hartu behar diren neurriek aukera sortu dezaketela garapen jasangarria gauzatuz itsasertza zaintzeko eta ustiatzeko.

Uhinak 2015 Uhinak 2015 Uhinak 2015 Uhinak 2015 Uhinak 2015 Uhinak 2015 Uhinak 2015 Uhinak 2015 Uhinak 2015 Uhinak 2015

UHINAK FICOBAk eta AZTI TECNALIAK bultzatzen duten kongresu bat da eta batzorde zientifiko baten eta kongresua ahalbidetzen duten kolaboratzaileen babesa du.

Antolatzaileak

FICOBA AZTI Tecnalia

/ Babesleak

Diputación Foral de Gipuzkoa Region Aquitaine Gobierno Vasco Communauté d'Agglomération Pays Basque Communauté d'Agglomération Pays Basque

/ Laguntzailea

International Association for Hydro-Environment engineering and Research Colegio de Ingenieros de Caminos, Canales y Puertos

/ Ficoba Fundazioko Patronatoko kideak

Ayuntamiento de Irun Gobierno Vasco Diputación Foral de Gipuzkoa Ayuntamiento de San Sebastian Hendaia Cámara de comercio de Gipuzkoa Bayonne Pays Basque Txingudi