UHINAK . III Congreso transfronterizo sobre Cambio Climático y Litoral

2016 | 2. EDIZIOA

Uhinak kongresuaren partaideek “oso ongi” bat eman diote ekitaldiari bigarren urtez

Balorazio-inkesta egin da Uhinak, Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko mugaz gaindiko Kongresuaren bigarren ediziora bertaratu direnen artean, eta oso emaitza onak jaso dira. Kongresua irailaren 27an eta 28an izan zen, Ficoban.

1etik 5era bitarteko puntuazioa eman zezaketen, 1 izanik kalifikaziorik baxuena eta 5 altuena. Partaideen % 98ak 4ko (% 35,6) eta 5eko (% 62,7) puntuazioak eman dizkio kongresuaren antolakuntza eta plangintza orokorrei.

Kongresuaren gaineko asebetetze orokorrean ere, antzeko emaitzak lortu dira, eta % 92k baino gehiagok uste du Uhinak kongresuaren bigarren edizioak balorazio ona edo oso ona merezi duela. Datuak berretsi egiten dira bertaratuei kongresuaren hurrengo ediziora joateko asmoa duten galdetu zaienean. % 52k baieztatu du kongresuan parte hartuko duela berriz, eta % 46k erantzun du aukerak badaudela. Halaber, % 59k adierazi du Uhinak kongresura bertaratzea gomendatuko liekeela sektoreko beste profesional batzuei, eta % 40k ziurrenik hala egingo lukeela.

Hitz batez, lortutako datu pozgarri horiek sendotu egin dute antolatzaileen (Ficoba eta AZTI) erabakia Uhinak kongresuaren hirugarren edizioa prestatzeko.

Balorazio orokorra

Kongresuarekiko asebetetze maila orokorra

Gráfico
Oso egokia 5 % 37,3
  4 % 54,2
  3 % 5,1
  2 % 3,4
Ez egokia 1 % 0

 

Balance 2016

2. Edizioaren balantzea - 2016

Uhinakek hirugarren edizioa iragarri du, klima- eta itsasertz-aldaketari buruzko eztabaidan kongresua sendotu ondoren

Bi egunetan, ehun kongresistak baino gehiagok eta 30 txostengile nazional eta nazioartekok gogoeta egin dute Ficoban, klima-aldaketak Arku Atlantikoko kostaldeetan izango dituen ondorioei buruz.

Uhinak 2016

Irun, 2016ko irailak 29

Uhinaken bigarren edizioa irailaren 27 eta 28an egin da Ficoban, eta itsasoko, kostako eta klima-aldaketako adituak kudeatzaileekin eta erabiltzaileekin bildu ditu. Eztabaida emankorra sortu da, eta mugaz gaindiko informazioa ere trukatu dute. 30 txosten baino gehiago azaldu dituzte, eta bereziki klima-aldaketak itsasertzean izango duen eragina landu da; adibidez, itsas mailaren igoera eta horrek nola handietsi litzakeen hainbat kanpo gertakari, hala nola, Kantaurin hain maiz izaten diren denboraleak, enbatak, uholdeak, sagailo ziklonikoak edo hondartzak eta malekoiak astintzen dituzten olatu handiak, eta, halaber, beste aldaketa batzuk hedatzea, hala nola, itsasoa berotzeak ekosistemari eta itsas baliabideei eragin diezaiekeena eta eszenatoki horiek ematen duten ziurgabetasuna.

Itsas ekosistemetan klima-aldaketak dituen inpaktuen gaietako AZTIko aditu eta kongresuko Batzorde Teknikoko kide Guillem Chust-en hitzetan, “eztabaida gure itsasertzean gerora kalteak prebenitzeko hartu beharreko neurrietan ardaztu da, eta, adibidez, alternatiba berriak bilatu dira, esaterako, naturan oinarritutako irtenbideak, horrela erresilientzia handiagoa emateko giza-jarduerak historikoki zaurgarritasun handiagoan utzi dituen sistemei".

Bestalde, Ander Sarratea Ficobako gerenteak azpimarratu du Uhinakek gaitasun handia duela mugak itxuragabetzeko eta klima-aldaketari aurre egiteko herrialdeen artean lankidetza bultzatzeko. “Uhinakekin, adierazi du Sarrateak, mugak gainditu ditugu, eta posible bihurtu dugu informazioa Arku Atlantikoko eskualdeetako administrazioetara sar dadin, eta ezagutzak ere gauza bera egin dezan zientifikoen, teknikarien, kudeatzaileen eta erabiltzaileen artean".

Uhinak 2016

Uhinak Ficobak eta AZTIk, itsasoaren eta elikagaien ikerketan aditua den Zentro teknologikoa, sustatzen dute. Edizio honetan, 31 txosten aurkeztuko dira guztira: gonbidatutako hamar eta deialdi ireki baten bidez hautatutako 21; hamahiru, frantses hizlarienak. Kongresua gero eta nazioartekoa dela adierazten du horrek, eta Arku Atlantiko osorako bilgunea izateko helburua lortzen laguntzen.

Aipatzekoa da erakunde eta hizlari nabarmenak bildu dituela Uhinak-ek, eztabaida kalitatekoa eta aberatsa dela bermatzeko: CSIC Consejo Superior de Investigaciones Científicas; Estatuko Portuak; IDDRI l’Institut du Développement Durable et des Relations Internationales; AZTI; CEDEX Centro de Estudios y Experimentación de Obras Públicas; CESER de l’Atlantique; Euskal Itsasbazterra Interes Zientifikoko Elkartea; BC3 Basque Centre for Climate Change; EHU; IFREMER Institut Française de Recherche pour l’Exploitation de la Mer; Donostiako Udala; Cerema Sud Ouest centre d’etudes et d’expertise sur les risques, l’environnement, la mobilité et l’aménagement; Rivages Pro Tech – Suez Eau France; Cardiffeko Unibertsitatea; Paueko eta Aturriko Unibertsitatea; Arroxelako Unibertsitatea; Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa; Surfrider Foundation; eta TYPSA (offshore eolikoan grabitate bidezko zimendatzean aditua) eta Telespazio France enpresak, besteak beste.

Honako hauek babesten dute Uhinak: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Région Nouvelle Aquitaine eta Agglomération Sud Pays Basque, eta San Sebastián Turismo & Convention Bureau eta Basquetour. Ekitaldian parte-hartzea sustatzen dute instituzio horiek, garapen jasangarriaren bidez itsasertza zaintzeko eta ustiatzeko aukera ematen dutelakoan klima-aldaketak itsasertzean izango dituen ondorioen inguruan hartu beharreko neurriek.

 

Uhinak 2016 Uhinak 2016 Uhinak 2016 Uhinak 2016 Uhinak 2016 Uhinak 2016 Uhinak 2016 Uhinak 2016 Uhinak 2016 Uhinak 2016

UHINAK FICOBAk eta AZTI TECNALIAK bultzatzen duten kongresu bat da eta batzorde zientifiko baten eta kongresua ahalbidetzen duten kolaboratzaileen babesa du.

Antolatzaileak

FICOBA AZTI Tecnalia

/ Babesleak

Diputación Foral de Gipuzkoa Gobierno Vasco Communauté d'Agglomération Pays Basque Region Aquitaine

/ Laguntzailea

International Association for Hydro-Environment engineering and Research

/ Ficoba Fundazioko Patronatoko kideak

Ayuntamiento de Irun Gobierno Vasco Diputación Foral de Gipuzkoa Ayuntamiento de San Sebastian Hendaia Cámara de comercio de Gipuzkoa Bayonne Pays Basque Txingudi