Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko Mugaz gaindiko IV. Kongresua
Larrialdi klimatikoaren aurrean ekiteko mugitzen gara
2020 Edizioa Online Kongresua
Bi eguneko programa izango du, streaming bidez transmititua, eta hitzaldi gonbidatuak, ahozko komunikazioak, solasaldiak eta posterrak izango ditu.
Irun, 2018ko martxoak 8
Hainbat esparrutako adituak izan dira bertan, klima-aldaketak itsasertzean emango dituen arazoa ondo ezagutzen dutenak bai tokiko ikuspegitik bai ikuspegi globaletik eta eskualdekotik, eta administrazioekin, enpresekin eta kudeatzaileekin eztabaidatu dute nola bilatu irtenbideak muturreko klimaren ondorioei eta nola egokitu klima-aldaketara Arku Atlantikoaren eremuan.
Kongresuan landu diren edukietan sakondu nahi dutenentzat, AZTIk Itsas Ikerketako aldizkariaren ale berezia argitaratu du. Bertan, kongresuko ia txosten guztiak jasota daude.
Kongresuan parte hartu dutenek oso balantze positiboa egin dute. Bereziki baloratu da txostenen kalitatea eta klima-aldaketak itsasertzean duen eraginaren aurkako borrokan ari diren eremu guztien artean informazioa partekatzeko aukera (Arku Atlantikoko hainbat eskualdeetako administrazioak, zientzialariak, teknikariak, kudeatzaileak eta erabiltzaileak).
Era berean, oso aintzat hartu dute parte-hartzaileek Uhinaken enpresa erakusketarientzat utzitako gune berria. Berritasuna izan da hori, eta gaude garrantzi handiagoa izango duela kongresuaren hurrengo edizioetan.
Honako hauek izan dira erakusketa-gune hori inauguratu dutenak: Zunibal (Derio-Bizkaia), itsas sektorean aplikatzeko produktu eta zerbitzu elektronikoak garatzen duena; Hércules Control (A Coruña), oinarri teknologikoa teknologia hidrografikoko produktuak diseinatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen ardazten duen enpresa; Tecnoambiente, itsas eta ingurumen aholkularitza-enpresa, Bartzelonan eta Cadizen egoitzak dituena; Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, Ihobe bere sozietate publikoaren bidez; eta Communauté d’Agglomération Pays Basque delakoa.
Bi urtean behin egiten jarraituko du Uhinak kongresuak, eta 2020an egingo du hurrengoa. Aurki bilduko da kongresua antolatzen duen batzordea, Uhinaken laugarren edizioaren datak zehazteko.
Ficobak eta AZTI teknologia-zentroak sustatzen dute klima-aldaketari eta itsasertzari buruzko mugaz gaindiko Uhinak kongresua, eta erakunde hauetako ordezkariek osatutako batzorde tekniko baten laguntza jasotzen du orobat: Eusko Jaurlaritza (Ihobe), Gipuzkoako Foru Aldundia, Adegi, CSIC/ESADE/CEAB, Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoa, BC3, EUCC Atlantic Center, EAEko Bide, Kanal eta Portu Ingeniarien Elkargoa, GIS Littoral Basque, Iraunkortasunaren Behatokia - Cristina Enea Fundazioa eta AZTI.
Gainera, hainbat instituzioren laguntza ere jaso du Uhinak Kongresuak: kasurako, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailarena, Ihobe sozietate publikoaren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiarena, eta Communauté d’agglomération Pays Basque eta Región Nouvelle Aquitaine erakundeena.
Aurreko edizioetan bezala, martxoaren 6 eta 7an, Ficoban Uhinak Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko Mugaz Gaindiko Kongresura bertaratu direnen arteko balorazio inkesta bat egin da. Emaitzek berriro ere oso balorazio altua eman dute ebaluatzen diren parametro guztiei buruz.
1 eta 5 arteko urkilaz, 1 da kalifikaziorik baxuena eta 5, altuena. Izan ere, %95ek 5 punturekin (%68,3) eta 4 punturekin (%26,7) kalifikatu dute kongresuaren antolamendua eta plangintza orokorra.
Kongresuaren asebetetze maila orokorra %98,3koa da, eta balorazio gogobetegarria edo oso gogobetegarria ematen dio Uhinak kongresuari. Datu horiek islatzen dira bertaratu direnei kongresuaren hurrengo edizioan parte hartzeko asmoa duten galdetzen zaienean. %50 batek kongresuaren hurrengo edizioan berriro parte hartzeko asmoa adierazten dute eta %43,6k seguru aski parte hartuko duela adierazi du. Datu horien isla da kongresura joan zirenen % 65ek gomendatuko lieketela beraien kideei.
Era berean, kongresistaren tipologiaren datuek adierazten duten zeharkakotasuna azpimarratu behar da. %44,4 ikertzailea da, %29,6 administrazio publikoetatik dator, eta %18,5 enpresa pribatuaren ordezkariak dira. Datu horiek sendotzen dute Uhinak kongresuak duen bokazioa, alegia itsasoaren zein kostaldearen adituen eta kudeatzaileen zein erabiltzaileen artean, muturreko klimaren ondorioei begirako soluzioak eta klima aldaketaren egokitzapena bilatzeko lan egitea ahalbidetzearren Arku Atlantikoaren eremuan.
Kongresuarekiko asebetetze maila orokorra
Oso egokia | 5 | 43,30 % |
4 | 45,00 % | |
3 | 9,70 % | |
2 | 3,33 % | |
Ez egokia | 1 | 1,67 % |
UHINAK FICOBAk eta AZTI TECNALIAK bultzatzen duten kongresu bat da eta batzorde zientifiko baten eta kongresua ahalbidetzen duten kolaboratzaileen babesa du.