UHINAK . IV Congreso transfronterizo sobre Cambio Climático y Litoral

Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko Mugaz gaindiko IV. Kongresua

Larrialdi klimatikoaren aurrean ekiteko mugitzen gara

2020ko azaroak 4-5
FICOBA - IRUN
Arku Atlantikoa

2020 Edizioa Online Kongresua

Bi eguneko programa izango du, streaming bidez transmititua, eta hitzaldi gonbidatuak, ahozko komunikazioak, solasaldiak eta posterrak izango ditu.

Balance 2020

4. Edizioaren balantzea - 2020

Uhinak 2020: "Aldaketa klimatikoaren ondorioen aurrean egokitzapenaz hitz egiten hasteko garaia da"

180 pertsonak parte hartu dute bi egunez Klima Aldaketaren eta Itsasertzaren Mugaz Gaindiko Kongresuan, formatu hibridoan: aurrez aurrekoa eta online.

Zientzialariek, teknikariek eta kudeatzaileek adituen 11 mintegitan eta 40 komunikaziotan baino gehiagotan parte hartu dute

Uhinak 2020

Irun, 2020ko azaroaren 6a

Azaroaren 4an eta 5ean, Ficoba elkarrizketarako gune bihurtu da, itsas, kostalde eta baliabideen gaineko larrialdi klimatikoaren erronkei aplikatutako ezagutzaren eta kudeaketaren inguruan. Klima Aldaketaren eta Itsasertzaren Mugaz Gaindiko IV. Kongresuan bildutako adituek, teknikariek eta kudeatzaileek bat egin dute klima aldaketa arintzeko neurriekin jarraitu behar dela esatean, baina klima-aldaketak gure kostaldean dituen ondorio txarrak saihestuko dituzten egokitzapen estrategiak planteatzen hasi behar dela esatean.

Biltzarraren ikuspegi praktiko hau, non arazoen errealitateak eta hartzen ari diren edo hartu beharko liratekeen irtenbideak erakusten diren, baita tokiko esparruaren xehetasunetara iritsita ere, Uhinak erakundearen ezaugarrietako bat da.

Ikuspuntu horretatik, egungo eta etorkizuneko klima aldaketak itsasertzean eta gure gizartean duen eragina aztertu da Uhinak kongresuan: itsas mailaren igoera, higadura, uholde arriskua, habitaten eta baliabideen galera, etab. Ficobak eta AZTI zentro teknologikoak sustatutako ekitaldi honen beste ardatzetako bat izan da ozeanoak klima aldaketa arintzeko izango duen zeregina: CO2 hartzeko irtenbideak, ekosistemak berreskuratzea eta azpiegitura berdeak...

Uhinak hazi egin da laugarren edizioan, klima aldaketaren azterketari ekarpen baliotsuak eginez itsasertzetik eta gure inguruko itsasoetatik harago, Kantauriko eta Akitaniako plataformaren produktibitate biologikoa ebaluatuz, kostaldearen kudeaketa ekosistemikoa proposatuz, Mediterraneoan haizearekin, olatuekin eta uholde prezipitazioekin aldi berean izandako muturreko ekaitzen ondorioei buruz ikasiz, eta, besteak beste, Biosferako kostaldeko erreserben munduko sarearen ideiak eta esperientziak txertatuz.

Baina, aurre egin behar diegun arriskuak aztertzeaz gain, gizarte garatu gisa arrisku horiei arrakastaz aurre egiteko dugun gaitasuna azpimarratu da. Lurralde plangintzaren garrantzian sakondu da: Life IP Urban klima 2050 proiektua, Euskadiko Klima 2050 klima aldaketaren estrategia hiri eremuan hedatzekoa, eta Itsasertza Antolatzeko eta Babesteko Lurralde Plan Sektorialak (LAP), tokiko eremuko herritartasunetik hurbil dagoen kudeaketara iritsiz, hala nola Bakioko udalerria, klima aldaketaren aurrean duen kalteberatasunaz jabetzen dena.

Funtzionatzen duen formatu bat

Aurtengo nobedadeetako bat Uhinak formatu hibridoan ospatzea izan da, hizlarien presentzia Ficobako Auditorioan eta biltzarkideen parte-hartzea on line uztartuz.

Formatu horrek ondo baino hobeto erantzun die horrelako kongresu bateko komunikazio beharrei eta hausnarketak eta eztabaidak partekatzeko premiei. Laugarren edizio honetan 180 parte-hartzaile izan dira.

Azpimarratzekoa da kongresuak gero eta interes handiagoa izaten ari dela klima aldaketaren eta itsasertzaren ekosistema konplexuaren eragileen artean. Estatuko gainerako tokietatik etorritakoen kopurua % 23koa da; Frantziatik etorritakoena, berriz, % 13koa, kongresuaren mugaz gaindiko izaera egia bihurtuz.

Uhinak

Uhinak, Ficobak eta AZTI zentro teknologikoak sustatutako Klima eta Itsasertzaren Aldaketaren Mugaz Gaindiko Kongresuak Batzorde Tekniko baten babesa du. Batzorde hori Eusko Jaurlaritzako (Ihobe), Gipuzkoako Foru Aldundiko, Communauté d'agglomération Pays Basque, Adegi, CSIC/ESADE/CEAB, Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoa, BC3, EUCC Atlantiko, Cristina-Enea, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeako ordezkariek osatzen dut.

Eta halaber, Uhinak hainbat erakunderen babesa du: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila, Ihobe sozietate publikoaren bidez; Gipuzkoako Foru Aldundia (Ingurumen Saila); Communauté d 'agglomération Pays Basque; eta Nouvelle Aquitaine eskualdea.

 

Uhinak 2020 Uhinak 2020 Uhinak 2020 Uhinak 2020 Uhinak 2020 Uhinak 2020 Uhinak 2020 Uhinak 2020 Uhinak 2020 Uhinak 2020

 

2020 | 4. EDIZIOA

Biltzarkideek euren balorazioekin berretsi dute Uhinak kongresuaren laugarren edizioaren kalitatea

Uhinak Klima Aldaketaren eta Itsasertzaren Mugaz Gaindiko Kongresuak, 2020ko azaroaren 4an eta 5ean Ficoban egin zenak, ekitaldi honetan parte hartu duten 180 pertsonen babesa jaso du berriz ere, oraingoan formatu hibridoan.

Biltzarkideen % 93,6k 5 puntu ( % 46,8) eta 4 puntu ( % 46,8) eman dizkio Uhinak ekitaldiari; puntuaziorik altuena 5 izanik eta txikiena 1. Balorazio altu hau dela eta, inkestatuen % 50,06k kongresuaren hurrengo edizioan parte hartzeko borondatea berretsi du, eta % 45,5ek, berriz, ziur aski Uhinak kongresuan parte hartuko lukeela.

Biltzarraren kalitatea indartzen duen beste datu bat da sektoreko beste profesional batzuei Uhinak-era joatea gomendatuko liekeen parte-hartzaileen ehunekoa. Hala egingo luketenen kopurua % 72,7koa da, eta % 24,7k 'Ziurrenik bai' erantzunaren alde egin du.

Uhinak ekitaldiaren ezaugarri bereizgarrietako bat kongresu praktikoa izateko bokazioa da. Bertan, zientzialariek, administrazio publikoek eta enpresa pribatuek klima-aldaketaren ondorioak nola arindu eta itsasertza errealitate berri horri aurre egiteko nola egokitu azaltzen dute. Ildo horretan, azpimarratzekoa da Uhinak kongresuak ere lortu duela parte hartu duten eragile guztiak biltzea, asebetetze inkesta erantzun dutenen % 39,1ek zientzialari/ikertzailak dira, % 29,7 administrazio publikoetako ordezkariak eta % 15,6k enpresa pribatukoak.

Uhinak kongresuaren laugarren edizioa formatu hibridoan egin da, eta 140 pertsona baino gehiagok jarraitu dute kongresua. Halaber, kongresukideek balorazio altua eman diete soinuaren kalitateari ( %90,8 4 eta 5 artean) eta irudiaren kalitateari ( %92 4 eta 5 artean).

 

UHINAK FICOBAk eta AZTI TECNALIAK bultzatzen duten kongresu bat da eta batzorde zientifiko baten eta kongresua ahalbidetzen duten kolaboratzaileen babesa du.

Antolatzaileak

FICOBA AZTI Tecnalia

/ Babesleak

Diputación Foral de Gipuzkoa Region Aquitaine
Gobierno Vasco Communauté d'Agglomération Pays Basque
Communauté d'Agglomération Pays Basque

/ Laguntzailea

International Association for Hydro-Environment engineering and Research Colegio de Ingenieros de Caminos, Canales y Puertos

/ Ficoba Fundazioko Patronatoko kideak

Ayuntamiento de Irun Gobierno Vasco Diputación Foral de Gipuzkoa Ayuntamiento de San Sebastian Hendaia Cámara de comercio de Gipuzkoa Bayonne Pays Basque Txingudi