UHINAK . IV Congreso transfronterizo sobre Cambio Climático y Litoral

Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko Mugaz gaindiko IV. Kongresua

Larrialdi klimatikoaren aurrean ekiteko mugitzen gara

2020ko azaroak 4-5
FICOBA - IRUN
Arku Atlantikoa

KOMUNIKAZIOAK

Uhinak IV. Kongresuko Batzar Teknikoak kongresuan aurkezteko lanen laburpenak bidaltzeko gonbidapena luzatzen du.

Laburpenen bidalketa

Data garrantzitsuak:

  • 2020/02/25: Bidalketarako hasiera-data
  • 2020/05/05: Bidalketarako amaiera-data. Epea luzatuta
  • Maiatzaren 26a baino lehen: Onarpen-jakinarazpena
  • 2020/07/21: Inskripzio aurreratuentzako prezio berezia izateko amaiera-data

Laburpenak bidaltzeko arauak

  • Laburpenak bidaltzeko eta aurkezteko hizkuntzak : gaztelania, ingelesa, frantzesa eta euskera.
  • Luzapena: Laburpena gehienez 500 hitz izango ditu
  • Proposamenak izan daitezke ahozko aurkezpenak egiteko zein poster moduan aurkezteko
  • Bidalitako laburpenak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dira.
  • Egileak: Onarturiko lanak aurkezten dituztenek biltzarrean parte hartzeko izena eman behar dute. Egile bakoitzak ezin izango du bi komunikazio baino gehiago aurkeztu.
  • Programaren barne poster saioak egongo dira.
  • Eremu geografikoa: Arku Atlantikoan zentratuta dago, baina Arku Atlantikokoak ez diren herrialdeei buruzko komunikazioak onartuko dira, kongresurako interesgarriak diren heinean
  • Jakintza-arloa: Hurrengo arlo tematikoak zehaztu dira, komunikazioei dagokienez

    • 1. Gai-Multzoa: Larrialdi klimatikoa: gure itsasertza 2050ean
      • 1.5ºC baino gehiagoko berotze globalaren ondoriozko arriskuak
      • Ozeanoei eta kriosferari buruzko IPCCren txosten berria
      • Erresilientzia eta inpaktuak giza jardueretan, ekosistemetan eta horien zerbitzuetan, eta biodibertsitatean
      • Iraganak erakusten diguna: artxibo paleoklimatikoak
      • Agertoki klimatikoak: globaletik lokalera

    • 2. Gai-Multzoa: Muturreko gertaerak eta egokitzeko neurriak
      • Muturreko olatuak, denboraleak, marea meteorologikoak, uholdeak, epidemiak, bero-boladak, arriskuaren kudeaketa
      • Klima-aldaketak muturreko gertaerei egiten dien ekarpena ebaluatzeko erronkak
      • Klima-behatokien sareak eta jarraipena egiteko tresna berritzaileak
      • Hondartzetako, portuetako, azpiegitura kritikoetako eta hiriguneetako ondorioak eta kalteak
      • Kalteberatasuna, itsasertzaren esposizioa, jarduerak eta egokitzeko estrategiak

    • 3. Gai-Multzoa: karbono urdina eta klima-aldaketa arintzea
      • Karbono urdina: itsasoan ezkutatutako ondasun bat
      • Ekonomia urdinaren deskarbonizazioa
      • Ekonomia zirkularra
      • Ebaluazio ekonomikoak
      • Klima-aldaketa kostaldean arintzea

    • 4. Gai-Multzoa: gobernantza eta kudeaketa-tresnak
      • Kostaldeko eremuen kudeaketa integratua eta itsasoko espazio-plangintza
      • Kudeaketa ekosistemikoa eta naturan oinarritutako irtenbideak
      • Alerta goiztiarrak eta erabakiak hartzeko tresnak
      • Itsasertzeko klimaren aldeko ekintza-planak eta programak
      • Komunikazioa, pertzepzioa eta herritarren parte-hartzea

Laburpenen argitalpena Itsas Ikerketa Aldizkarian (RIM) eta Agrosozial eta Arrantza Ikerketen Espainiar Aldizkaria (REEAP)

Onartutako laburpenek aldizkari hauetan argitaratzeko aukera izango dute (laburpen zabala):

 

Komunikazioei buruzko edozein zalantza edo galdera izanez gero antolatzaileekin jarri zaitezke harremanetan: uhinak@ficoba.org.

 

UHINAK FICOBAk eta AZTI TECNALIAK bultzatzen duten kongresu bat da eta batzorde zientifiko baten eta kongresua ahalbidetzen duten kolaboratzaileen babesa du.

Antolatzaileak

FICOBA AZTI Tecnalia

/ Babesleak

Diputación Foral de Gipuzkoa Region Aquitaine
Gobierno Vasco Communauté d'Agglomération Pays Basque Departamento de medio ambiente, planificación territorial y vivienda del Gobierno Vasco a través de su Sociedad Pública Ihobe.
Communauté d'Agglomération Pays Basque

/ Laguntzailea

International Association for Hydro-Environment engineering and Research Colegio de Ingenieros de Caminos, Canales y Puertos

/ Ficoba Fundazioko Patronatoko kideak

Ayuntamiento de Irun Gobierno Vasco Diputación Foral de Gipuzkoa Ayuntamiento de San Sebastian Hendaia Cámara de comercio de Gipuzkoa Bayonne Pays Basque Txingudi