/Aurreko edizioak
5. Edizioaren balantzea – 2022
Uhinak 2022 kongresuak 150 aditu eta biltzarkide bilduko ditu, itsasertzeko larrialdi klimatikoaren aurrean irtenbideak eztabaidatzeko eta aurrera egiteko.
Klima aldaketa 2050ean, muturreko gertakariak eta egokitzeko neurriak; klima aldaketa arintzea eta biodibertsitatea berrezartzea; gobernantza, kudeaketa tresnak eta komunikazioa daude 40 hitzaldi eta komunikazio baino gehiagotan eztabaidatuko diren gaien artean.
Klima aldaketari eta itsasertzari buruzko kongresuaren bosgarren edizioa Ficoban egingo da azaroaren 16an eta 17an.
Ficobak eta AZTI zentro teknologikoak bultzatutako Uhinak kongresuak bosgarren edizioa egingo du Ficoban, “Klima larrialdiaren aurrean ekiteko eta komunikatzeko mugitzen gara” lemapean.
Uhinak kongresuaren bosgarren edizio hau bereziki garrantzitsua da, eta egoera globalak eta egun hauetan (azaroaren 6tik 18ra) Egipton egiten ari den klimaren gailurrak (COP27) markatzen dute.
Erronkak garrantzitsuak dira. Erronkak garrantzitsuak dira. ‘Green Deal’ edo Europako Itun Berdeak Europa karbono isuri garbirik gabeko lehen kontinente bihurtu nahi du 2050erako. Data horretarako, Europak karbono neutraltasuna lortu behar du, hau da, atmosferara isurtzen den CO2 kantitateak hainbat metodoren bidez erretiratzen denak adinakoa izan behar du. Baina, gainera, datozen zortzi urteetan, 2030erako, Parisko akordioa betetzeko konpromisoa dugu eta batez besteko tenperatura globalaren igoerak ez du 2°C-tik gorakoa izan behar.
Baina, gainera, datozen zortzi urteetan, 2030erako, Parisko akordioa betetzeko konpromisoa dugu eta batez besteko tenperatura globalaren igoerak ez du 2°C-tik gorakoa izan behar. Helmugara iristeko, Europak erabat aldatu behar du energia ekoizteko eta kontsumitzeko modua. Hala ere, gaur egungo egoerak eta Errusiak gasaren mozketa gerrarako arma gisa erabiltzeko mehatxuak aldatu egin dezakete helmuga horretara iristeko bide orria.
Pixkanakako deskarbonizazio horretan aurrera egiten dugun bitartean, ezin ditugu begi bistatik galdu sortzen ari diren inpaktuak, klima aldaketak ekar ditzakeen ondorioei aurrea hartu eta haietara egokitzeko irizpideak zehazteko lan egin behar dugu. Dagoeneko asko aurreratu da ildo horretan, Bizkaiko Golkoko eta euskal kostaldeko Klima Aldaketaren Itsas Behatokia bezalako ekimenekin. Naturklima Fundazioaren eta LIFE Urban Klima 2050 proiektuaren laguntza du ekimen horrek eta bat dator Klima Aldaketaren 2050erako Euskal Estrategiarekin, eta aukera eman du klima aldaketaren jarraipena egiteko eta iragartzeko sistema integratu bat ezartzeko, bai eta klima aldaketak itsasoan eta itsasertzean, haren biodibertsitatean eta haren baliabideetan izango dituen ondorioak iragartzeko ere. Hori funtsezkoa da izan daitezkeen inpaktuak ebaluatzeko, klima aldaketaren ondorioei aurrea hartzeko eta ezarriko diren egokitzapen irizpideak zehazteko.
Uhinak 2022
Bai 2015ean, kongresuaren lehen edizioa egin zen urtean, bai orain, klima aldaketa leheneratzeko edo arintzeko gaitasuna duten sektoreak eta interes taldeak eztabaida foro baten inguruan biltzea izan da Uhinak kongresuaren helburua.
Horregatik, oraingo edizio honetan ere, ordezkari politikoak, itsasertzeko komunitateetako eta udalerrietako teknikariak, gai horretan eskumena duten administrazioak, zentro teknologikoetako adituak, ikerketa zentroak, kazetariak eta datozen aldaketei aurre egin behar dieten enpresak bilduko dira Ficoban bi egun egitekotsu horietan. Horiek guztiak berriro elkartuko dira Ficoban, oraingoan aurrez aurre, azaroaren 16an eta 17an, indarrak batzeko, taldean lan egiteko eta dagoeneko mehatxu gisa ikusten hasi garen klima aldaketa geldiarazteko neurriak eta erabakiak hartzeko.
Lau dira kongresuaren helburu estrategikoak. Alde batetik, klima aldaketaren aurrean itsasertza babesteko beharrezko neurriak hartzeko jarduerak eta irtenbideak ezagutzea.
Bestalde, esperientziak ezagutzea, jardunbide egokiak ikastea eta itsasertza kudeatzen eta mantentzen laguntzea.
Hirugarrenik, klima aldaketaren eta itsasertzaren prozesuari mugaz gaindiko ikuspegitik heltzea, klima aldaketari aurre egiteko beharrezko sinergiak sortzeko.
Eta, laugarrenik, enpresek dituzten aukera berriak ezagutzea, horiek gauzatu beharko baitituzte larrialdi klimatikoaren ondorioak arintzeko beharrezko jardunak.
Gai multzoak eta hitzaldiak
Oso betea da kongresuaren bi egunetako programa, 40 hitzaldi eta komunikazio baino gehiagorekin,eta helburua da hainbat ikuspuntutatik heltzea gure itsasertzaren gaur egungo egoerari, datozen urteetan izan dezakeen bilakaerari eta muturreko gertaeren hazkundeari, eta nola aurre egin gure kostaldeetako larrialdi klimatikoaren egoera horri.
Horretarako, lau gai multzoren inguruan egituratu da Uhinak kongresuaren bosgarren edizioaren edukia: gure itsasertza gaur eta 2050ean klima aldaketaren testuinguruan; muturreko gertakariak eta egokitzeko neurriak; klima aldaketa arintzea eta biodibertsitatea berrezartzea; gobernantza, kudeaketa tresnak eta komunikazioa. Bloke guztietan nazioarteko eta nazioko pertsona ezagunek hartuko dute parte, eta kongresuaren webgunean kontsulta daitezke (www.uhinak.com).
Hasierako hitzaldiak
Kongresuaren bi jardunaldiei hasiera emateko hitzaldietarako, parte hartuko duela baieztatu du Francisco Doblas Reyes, Bartzelona Supercomputing Centerreko Earth Science Department-eko zuzendariak Klima aldaketari buruzko gobernu arteko taldearen (IPCC) seigarren txosteneko klima aldaketaren alderdi fisikoei buruz hitz egingo du azaroaren 16ko hitzaldian.
Azaroaren 17an, Richard Bellerby Norwegian Institute for Water Research erakundeko kidearen txanda izango da. Ozeanoen azidotzeaz hitz egingo du naturan, arintzean eta egokitzapenean oinarritutako irtenbideei begira.
Hizlari gonbidatuak
Klima aldaketak itsasertzean dituen ondorioei buruzko ikerketa zehatzak egin dituzten adituek eta ikerketaren alorreko izen nabarmenek hartuko dute parte Uhinak kongresuaren edizio honetan.
Azaroaren 16ko jardunaldian gurekin izango dugu Volker Roeber, Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateko E2S HPC-Waves katedraren arduraduna . Kostatik hurbil dauden olatuen eredu operatiboetarako zenbakizko soluzioak garatzea eta eredu horiek itsasertzeko prozesuak azaltzeko erabiltzea dira haren ikerketen ardatza.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Ihobe sozietate publikoko Carlos Castillok KOSTAEGOKI proiektua aurkeztuko du. Proiektu horren helburua da informazioa eta tresna garrantzitsuak ematea Klima Aldaketak (KA) eragindako itsas mailaren batez besteko igoerari eta olatuek euskal kostaldean duten eraginari dagokienez, kostaldeko eremuen plangintzan eta kudeaketan erabiltzeko, bai eta egokitzeko neurriak ematea ere, administrazio eskudunei laguntzeko fenomeno global honen erronkei aurre egiten.
Virignie Duvat La Rochelle-CNRS Unibertsitateko itsasertzeko geografia irakasleak hartuko dio lekukoaeta klima aldaketak kostaldeetan duen eragina handitzean muturreko fenomeno klimatikoek eta fenomeno konposatuek duten garrantzia nabarmenduko du, klimara egokitzeko abian jar daitezkeen estrategiei buruz eztabaidatzeko, azkar hazten ari diren arriskuei aurre egin ahal izateko.
Biltzarraren bigarren jardunaldian, azaroaren 17an, Agustín Sánchez Arcilla izango da, LIM/UPC Itsas Ingeniaritzako Laborategiko zuzendari eta Bartzelonako Bide Ingeniarien Eskolako katedraduna (Kataluniako Universitat Politècnica).
Kostaldeko eta portuko egituretan arriskua nola sortzen den eta nola kalkulatzen den azalduko du, eta euskal kostaldean eta Kataluniako kostaldean dauden arrisku baldintzak aurkeztuko ditu, horietako bakoitzean dauden muturreko ekaitzen kopuruaren eta intentsitatearen arabera.
Bestalde, Miguel Ángel Mateok, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenean Blanesko Ikasketa Aurreratuen Zentroko Uretako Makrofitoen Ekologia Taldeko zuzendariak, azalduko du atmosferan CO2 kantitatea gupidagabe handitzeak nola areagotu duen karbono hustubide biosferikoak kontserbatzeko eta sustatzeko interesa, joera hori arintzeko laguntza gisa. Horien artean daude Karbono Urdineko Ekosistemei (KUH) lotutako hustubideak: padurak, mangladiak eta itsas belardiak.
Eta Andrés Guerra Sierrak, A Coruñako Portuko Agintaritzako Jasangarritasun Saileko buruak, A Coruña Green Port: deskarbonizazio hub baterantz aurkeztuko du. Honako helburu hauek ditu proiektu horrek: hidrogenoaren eta amoniako berdearen balio katea garatzea eta jarduera industrial petrokimikoan eta logistikoan integratzea, itsasoko energia berriztagarri eolikoen hedapen esperimentala, portuan kokatutako enpresen digitalizazioa eta modernizazioa, bioerregaiak eta energia metatzeko sistemak garatzea, portuaren autohornikuntza eta A Coruñako portuko industria jardueraren deskarbonizazioa.
Komunikazioa, funtsezko faktorea larrialdi klimatikoaren aurkako borrokan.
Edizio honetan, Uhinak kongresuak komunikazioan eta krisi klimatikoaren ondorioen eta erronken sozializazioan jarri nahi izan du arreta, eta gai horretarako gorde du gonbidatutako hizlarietako bat. Gai horri buruz Andrea Castro-Martínezek hitz egingo du, Malagako Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Saileko irakasle eta ikertzaileak. Azalduko du klima aldaketari buruz nola komunikatu modu eraginkorrean eta jardunbide egokietan dibulgatzaileei, enpresei eta komunikabideei begira.
Bere aurkezpenean, klima aldaketari buruz komunikatzeko gaur egun dauden arazo eta oztopo nagusiak azalduko ditu Andrea Castro-Martínezek, eta hainbat irtenbide, tresna eta ideia proposatuko ditu mezuak publikoarengana arrakastaz iristeko.
Uhinari buruz
Uhinak Klima Aldaketari eta Itsasertzari buruzko Mugaz Gaindiko Kongresua da, Ficobak eta AZTI zentro teknologikoak sustatua. Hainbat erakunderen laguntza du, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailarena, Ihobe sozietate publikoaren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiarena (Ingurumen Saila), Euskal Hirigune Elkargoarena eta Akitania Berria Eskualdearena.
4. Edizioaren balantzea 2020
Uhinak 2020: “Aldaketa klimatikoaren ondorioen aurrean egokitzapenaz hitz egiten hasteko garaia da”.
180 pertsonak parte hartu dute bi egunez Klima Aldaketaren eta Itsasertzaren Mugaz Gaindiko Kongresuan, formatu hibridoan: aurrez aurrekoa eta online.
Zientzialariek, teknikariek eta kudeatzaileek adituen 11 mintegitan eta 40 komunikaziotan baino gehiagotan parte hartu dute
Azaroaren 4an eta 5ean, Ficoba elkarrizketarako gune bihurtu da, itsas, kostalde eta baliabideen gaineko larrialdi klimatikoaren erronkei aplikatutako ezagutzaren eta kudeaketaren inguruan. Klima Aldaketaren eta Itsasertzaren Mugaz Gaindiko IV. Kongresuan bildutako adituek, teknikariek eta kudeatzaileek bat egin dute klima aldaketa arintzeko neurriekin jarraitu behar dela esatean, baina klima-aldaketak gure kostaldean dituen ondorio txarrak saihestuko dituzten egokitzapen estrategiak planteatzen hasi behar dela esatean.
Biltzarraren ikuspegi praktiko hau, non arazoen errealitateak eta hartzen ari diren edo hartu beharko liratekeen irtenbideak erakusten diren, baita tokiko esparruaren xehetasunetara iritsita ere, Uhinak erakundearen ezaugarrietako bat da.
Ikuspuntu horretatik, egungo eta etorkizuneko klima aldaketak itsasertzean eta gure gizartean duen eragina aztertu da Uhinak kongresuan: itsas mailaren igoera, higadura, uholde arriskua, habitaten eta baliabideen galera, etab. Ficobak eta AZTI zentro teknologikoak sustatutako ekitaldi honen beste ardatzetako bat izan da ozeanoak klima aldaketa arintzeko izango duen zeregina: CO2 hartzeko irtenbideak, ekosistemak berreskuratzea eta azpiegitura berdeak…
Uhinak hazi egin da laugarren edizioan, klima aldaketaren azterketari ekarpen baliotsuak eginez itsasertzetik eta gure inguruko itsasoetatik harago, Kantauriko eta Akitaniako plataformaren produktibitate biologikoa ebaluatuz, kostaldearen kudeaketa ekosistemikoa proposatuz, Mediterraneoan haizearekin, olatuekin eta uholde prezipitazioekin aldi berean izandako muturreko ekaitzen ondorioei buruz ikasiz, eta, besteak beste, Biosferako kostaldeko erreserben munduko sarearen ideiak eta esperientziak txertatuz.
Baina, aurre egin behar diegun arriskuak aztertzeaz gain, gizarte garatu gisa arrisku horiei arrakastaz aurre egiteko dugun gaitasuna azpimarratu da. Lurralde plangintzaren garrantzian sakondu da: Life IP Urban klima 2050 proiektua, Euskadiko Klima 2050 klima aldaketaren estrategia hiri eremuan hedatzekoa, eta Itsasertza Antolatzeko eta Babesteko Lurralde Plan Sektorialak (LAP), tokiko eremuko herritartasunetik hurbil dagoen kudeaketara iritsiz, hala nola Bakioko udalerria, klima aldaketaren aurrean duen kalteberatasunaz jabetzen dena.
Funtzionatzen duen formatu bat
Aurtengo nobedadeetako bat Uhinak formatu hibridoan ospatzea izan da, hizlarien presentzia Ficobako Auditorioan eta biltzarkideen parte-hartzea on line uztartuz.
Formatu horrek ondo baino hobeto erantzun die horrelako kongresu bateko komunikazio beharrei eta hausnarketak eta eztabaidak partekatzeko premiei. Laugarren edizio honetan 180 parte-hartzaile izan dira.
Azpimarratzekoa da kongresuak gero eta interes handiagoa izaten ari dela klima aldaketaren eta itsasertzaren ekosistema konplexuaren eragileen artean Estatuko gainerako tokietatik etorritakoen kopurua % 23koa da; Frantziatik etorritakoena, berriz, % 13koa, kongresuaren mugaz gaindiko izaera egia bihurtuz.
Uhinak
Uhinak, Ficobak eta AZTI zentro teknologikoak sustatutako Klima eta Itsasertzaren Aldaketaren Mugaz Gaindiko Kongresuak Batzorde Tekniko baten babesa du. Batzorde hori Eusko Jaurlaritzako (Ihobe), Gipuzkoako Foru Aldundiko, Communauté d’agglomération Pays Basque, Adegi, CSIC/ESADE/CEAB, Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoa, BC3, EUCC Atlantiko, Cristina-Enea, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeako ordezkariek osatzen dut.
Eta halaber, Uhinak hainbat erakunderen babesa du: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila, Ihobe sozietate publikoaren bidez; Gipuzkoako Foru Aldundia (Ingurumen Saila); Communauté d ‘agglomération Pays Basque; eta Nouvelle Aquitaine eskualdea.
Biltzarkideek euren balorazioekin berretsi dute Uhinak kongresuaren laugarren edizioaren kalitatea
Uhinak Klima Aldaketaren eta Itsasertzaren Mugaz Gaindiko Kongresuak, 2020ko azaroaren 4an eta 5ean Ficoban egin zenak, ekitaldi honetan parte hartu duten 180 pertsonen babesa jaso du berriz ere, oraingoan formatu hibridoan.
Biltzarkideen % 93,6k 5 puntu ( % 46,8) eta 4 puntu ( % 46,8) eman dizkio Uhinak ekitaldiari; puntuaziorik altuena 5 izanik eta txikiena 1. Balorazio altu hau dela eta, inkestatuen % 50,06k kongresuaren hurrengo edizioan parte hartzeko borondatea berretsi du, eta % 45,5ek, berriz, ziur aski Uhinak kongresuan parte hartuko lukeela.
Biltzarraren kalitatea indartzen duen beste datu bat da sektoreko beste profesional batzuei Uhinak-era joatea gomendatuko liekeen parte-hartzaileen ehunekoa. Hala egingo luketenen kopurua % 72,7koa da, eta % 24,7k ‘Ziurrenik bai’ erantzunaren alde egin du.
Uhinak ekitaldiaren ezaugarri bereizgarrietako bat kongresu praktikoa izateko bokazioa da. Bertan, zientzialariek, administrazio publikoek eta enpresa pribatuek klima-aldaketaren ondorioak nola arindu eta itsasertza errealitate berri horri aurre egiteko nola egokitu azaltzen dute. Ildo horretan, azpimarratzekoa da Uhinak kongresuak ere lortu duela parte hartu duten eragile guztiak biltzea, asebetetze inkesta erantzun dutenen % 39,1ek zientzialari/ikertzailak dira, % 29,7 administrazio publikoetako ordezkariak eta % 15,6k enpresa pribatukoak.
Uhinak kongresuaren laugarren edizioa formatu hibridoan egin da, eta 140 pertsona baino gehiagok jarraitu dute kongresua. Halaber, kongresukideek balorazio altua eman diete soinuaren kalitateari ( %90,8 4 eta 5 artean) eta irudiaren kalitateari ( %92 4 eta 5 artean).
3. Edizioaren balantzea | 2018
Uhinak Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko mugaz gaindiko III. Kongresuak balantze positiboa izan du.
Bi egunetan, Uhinak klima-aldaketa eta itsasertzari buruzko kongresuak 45 hizlari eta 150 kongresista bildu ditu Ficoban.
Bertan, ideiak eta gogoetak partekatu dituzte, klima-aldaketa eta horrek itsasertzean izango dituen ondorioak ikuspegi plural, transbertsal eta diziplina anitzekotik lantzeko aukera emango duen testuinguru egokia diseinatze aldera.
Hainbat esparrutako adituak izan dira bertan, klima-aldaketak itsasertzean emango dituen arazoa ondo ezagutzen dutenak bai tokiko ikuspegitik bai ikuspegi globaletik eta eskualdekotik, eta administrazioekin, enpresekin eta kudeatzaileekin eztabaidatu dute nola bilatu irtenbideak muturreko klimaren ondorioei eta nola egokitu klima-aldaketara Arku Atlantikoaren eremuan.
Kongresuan landu diren edukietan sakondu nahi dutenentzat, AZTIk Itsas Ikerketako aldizkariaren ale berezia argitaratu du. Bertan, kongresuko ia txosten guztiak jasota daude.
Kongresuan parte hartu dutenek oso balantze positiboa egin dute. Bereziki baloratu da txostenen kalitatea eta klima-aldaketak itsasertzean duen eraginaren aurkako borrokan ari diren eremu guztien artean informazioa partekatzeko aukera (Arku Atlantikoko hainbat eskualdeetako administrazioak, zientzialariak, teknikariak, kudeatzaileak eta erabiltzaileak).
Era berean, oso aintzat hartu dute parte-hartzaileek Uhinaken enpresa erakusketarientzat utzitako gune berria. Berritasuna izan da hori, eta gaude garrantzi handiagoa izango duela kongresuaren hurrengo edizioetan.
Honako hauek izan dira erakusketa-gune hori inauguratu dutenak: Zunibal (Derio-Bizkaia), itsas sektorean aplikatzeko produktu eta zerbitzu elektronikoak garatzen duena; Hércules Control (A Coruña), oinarri teknologikoa teknologia hidrografikoko produktuak diseinatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen ardazten duen enpresa; Tecnoambiente, itsas eta ingurumen aholkularitza-enpresa, Bartzelonan eta Cadizen egoitzak dituena; Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, Ihobe bere sozietate publikoaren bidez; eta Communauté d’Agglomération Pays Basque delakoa.
Hurrengo edizioa
Bi urtean behin egiten jarraituko du Uhinak kongresuak, eta 2020an egingo du hurrengoa. Aurki bilduko da kongresua antolatzen duen batzordea, Uhinaken laugarren edizioaren datak zehazteko.
Uhinak
Ficobak eta AZTI teknologia-zentroak sustatzen dute klima-aldaketari eta itsasertzari buruzko mugaz gaindiko Uhinak kongresua, eta erakunde hauetako ordezkariek osatutako batzorde tekniko baten laguntza jasotzen du orobat: Eusko Jaurlaritza (Ihobe), Gipuzkoako Foru Aldundia, Adegi, CSIC/ESADE/CEAB, Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoa, BC3, EUCC Atlantic Center, EAEko Bide, Kanal eta Portu Ingeniarien Elkargoa, GIS Littoral Basque, Iraunkortasunaren Behatokia – Cristina Enea Fundazioa eta AZTI.
Gainera, hainbat instituzioren laguntza ere jaso du Uhinak Kongresuak: kasurako, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailarena, Ihobe sozietate publikoaren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiarena, eta Communauté d’agglomération Pays Basque eta Región Nouvelle Aquitaine erakundeena.
Uhinak kongresuaren hirugarren edizioak balorazio altua jaso du berriro biltzarkideen aldetik
Aurreko edizioetan bezala, martxoaren 6 eta 7an, Ficoban Uhinak Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko Mugaz Gaindiko Kongresura bertaratu direnen arteko balorazio inkesta bat egin da. Emaitzek berriro ere oso balorazio altua eman dute ebaluatzen diren parametro guztiei buruz.
1 eta 5 arteko urkilaz, 1 da kalifikaziorik baxuena eta 5, altuena. Izan ere, %95ek 5 punturekin (%68,3) eta 4 punturekin (%26,7) kalifikatu dute kongresuaren antolamendua eta plangintza orokorra.
Kongresuaren asebetetze maila orokorra %98,3koa da, eta balorazio gogobetegarria edo oso gogobetegarria ematen dio Uhinak kongresuari. Datuak berretsi egiten dira bertaratuei kongresuaren hurrengo ediziora joateko asmoa duten galdetu zaienean. %50 batek kongresuaren hurrengo edizioan berriro parte hartzeko asmoa adierazten dute eta %43,6k seguru aski parte hartuko duela adierazi du. Datu horien isla da kongresura joan zirenen % 65ek gomendatuko lieketela beraien kideei. Datu horien isla da kongresura joan zirenen % 65ek gomendatuko lieketela beraien kideei.
Era berean, kongresistaren tipologiaren datuek adierazten duten zeharkakotasuna azpimarratu behar da. %44,4 ikertzailea da, %29,6 administrazio publikoetatik dator, eta %18,5 enpresa pribatuaren ordezkariak dira. Datu horiek sendotzen dute Uhinak kongresuak duen bokazioa, alegia itsasoaren zein kostaldearen adituen eta kudeatzaileen zein erabiltzaileen artean, muturreko klimaren ondorioei begirako soluzioak eta klima aldaketaren egokitzapena bilatzeko lan egitea ahalbidetzearren Arku Atlantikoaren eremuan.
Oso egokia | 5 | 43,30 % |
4 | 45,00 % | |
3 | 9,70 % | |
2 | 3,33 % | |
Ez egokia | 1 | 1,67 % |
2. Edizioaren balantzea | 2016
Uhinakek hirugarren edizioa iragarri du, klima- eta itsasertz-aldaketari buruzko eztabaidan kongresua sendotu ondoren
Bi egunetan, ehun kongresistak baino gehiagok eta 30 txostengile nazional eta nazioartekok gogoeta egin dute Ficoban, klima-aldaketak Arku Atlantikoko kostaldeetan izango dituen ondorioei buruz.
Uhinaken bigarren edizioa irailaren 27 eta 28an egin da Ficoban, eta itsasoko, kostako eta klima-aldaketako adituak kudeatzaileekin eta erabiltzaileekin bildu ditu. Eztabaida emankorra sortu da, eta mugaz gaindiko informazioa ere trukatu dute. 30 txosten baino gehiago azaldu dituzte, eta bereziki klima-aldaketak itsasertzean izango duen eragina landu da; adibidez, itsas mailaren igoera eta horrek nola handietsi litzakeen hainbat kanpo gertakari, hala nola, Kantaurin hain maiz izaten diren denboraleak, enbatak, uholdeak, sagailo ziklonikoak edo hondartzak eta malekoiak astintzen dituzten olatu handiak, eta, halaber, beste aldaketa batzuk hedatzea, hala nola, itsasoa berotzeak ekosistemari eta itsas baliabideei eragin diezaiekeena eta eszenatoki horiek ematen duten ziurgabetasuna.
Itsas ekosistemetan klima-aldaketak dituen inpaktuen gaietako AZTIko aditu eta kongresuko Batzorde Teknikoko kide Guillem Chust-en hitzetan, “eztabaida gure itsasertzean gerora kalteak prebenitzeko hartu beharreko neurrietan ardaztu da, eta, adibidez, alternatiba berriak bilatu dira, esaterako, naturan oinarritutako irtenbideak, horrela erresilientzia handiagoa emateko giza-jarduerak historikoki zaurgarritasun handiagoan utzi dituen sistemei”.”.
Bestalde, Ander Sarratea Ficobako gerenteak azpimarratu du Uhinakek gaitasun handia duela mugak itxuragabetzeko eta klima-aldaketari aurre egiteko herrialdeen artean lankidetza bultzatzeko.“Uhinakekin, adierazi du Sarrateak,mugak gainditu ditugu, eta posible bihurtu dugu informazioa Arku Atlantikoko eskualdeetako administrazioetara sar dadin, eta ezagutzak ere gauza bera egin dezan zientifikoen, teknikarien, kudeatzaileen eta erabiltzaileen artean”.
Uhinak 2016
Uhinak Ficobak eta AZTIk, itsasoaren eta elikagaien ikerketan aditua den Zentro teknologikoa, sustatzen dute. Edizio honetan, 31 txosten aurkeztuko dira guztira: gonbidatutako hamar eta deialdi ireki baten bidez hautatutako 21; hamahiru, frantses hizlarienak.
Kongresua gero eta nazioartekoa dela adierazten du horrek, eta Arku Atlantiko osorako bilgunea izateko helburua lortzen laguntzen. Aipatzekoa da erakunde eta hizlari nabarmenak bildu dituela Uhinak-ek, eztabaida kalitatekoa eta aberatsa dela bermatzeko: CSIC Consejo Superior de Investigaciones Científicas; Estatuko Portuak; IDDRI l’Institut du Développement Durable et des Relations Internationales; AZTI; CEDEX Centro de Estudios y Experimentación de Obras Públicas; CESER de l’Atlantique; Euskal Itsasbazterra Interes Zientifikoko Elkartea; BC3 Basque Centre for Climate Change; EHU; IFREMER Institut Française de Recherche pour l’Exploitation de la Mer; Donostiako Udala; Cerema Sud Ouest centre d’etudes et d’expertise sur les risques, l’environnement, la mobilité et l’aménagement; Rivages Pro Tech – Suez Eau France; Cardiffeko Unibertsitatea; Paueko eta Aturriko Unibertsitatea; Arroxelako Unibertsitatea; Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa; Surfrider Foundation; eta TYPSA (offshore eolikoan grabitate bidezko zimendatzean aditua) eta Telespazio France enpresak, besteak beste.
Honako hauek babesten dute Uhinak: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Région Nouvelle Aquitaine eta Agglomération Sud Pays Basque, eta San Sebastián Turismo & Convention Bureau eta Basquetour. Ekitaldian parte-hartzea sustatzen dute instituzio horiek, garapen jasangarriaren bidez itsasertza zaintzeko eta ustiatzeko aukera ematen dutelakoan klima-aldaketak itsasertzean izango dituen ondorioen inguruan hartu beharreko neurriek.
Uhinak kongresuaren partaideek “oso ongi” bat eman diote ekitaldiari bigarren urtez
Balorazio-inkesta egin da Uhinak, Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko mugaz gaindiko Kongresuaren bigarren ediziora bertaratu direnen artean, eta oso emaitza onak jaso dira. Kongresua irailaren 27an eta 28an izan zen, Ficoban.
1etik 5era bitarteko puntuazioa eman zezaketen, 1 izanik kalifikaziorik baxuena eta 5 altuena. Partaideen % 98ak 4ko (% 35,6) eta 5eko (% 62,7) puntuazioak eman dizkio kongresuaren antolakuntza eta plangintza orokorrei.
Kongresuaren gaineko asebetetze orokorrean ere, antzeko emaitzak lortu dira, eta % 92k baino gehiagok uste du Uhinak kongresuaren bigarren edizioak balorazio ona edo oso ona merezi duela. Datuak berretsi egiten dira bertaratuei kongresuaren hurrengo ediziora joateko asmoa duten galdetu zaienean. % 52k baieztatu du kongresuan parte hartuko duela berriz, eta % 46k erantzun du aukerak badaudela. Halaber, % 59k adierazi du Uhinak kongresura bertaratzea gomendatuko liekeela sektoreko beste profesional batzuei, eta % 40k ziurrenik hala egingo lukeela.
Hitz batez, lortutako datu pozgarri horiek sendotu egin dute antolatzaileen (Ficoba eta AZTI) erabakia Uhinak kongresuaren hirugarren edizioa prestatzeko.
Balorazio orokorra
Kongresuarekiko asebetetze maila orokorra
Oso egokia | 5 | 37,3 % |
4 | 54,2 % | |
3 | 5,1 % | |
2 | 3,4 % | |
Ez egokia | 1 | 0 % |
Balance 1ª edición | 2015
Lehenengo edizioaren harrera ona ikusita, Uhinak Klima eta Itsasertz Aldaketaren Kongresuak jarraipena berretsi du
Bi jardunaldietan, nazioko eta nazioarteko txostengileek klima-aldaketak euskal kostaldean eta akitaniakoan izango dituen ondorioak ebaluatu dituzte.
Ficobak lehen urratsa egin du Uhinakekin, kongresuen bultzatzaile eta antolatzaile gisa. AZTIrekin batera antolatutako Klima eta Itsasertz Aldaketaren kongresuaren lehen edizio honek izan duen arrakastak Uhinaken jarraipena ziurtatzen du. Datozen edizioetan –haren aldizkakotasuna aurki baieztatuko da– Uhinakek, besteak beste, honako helburu hauek izango ditu: haztea –klima-aldaketak eragindako eremu geografiko berriak sartuz eta txostengile berriak ekarriz, eta arreta berezia jarriz enpresen sektorea tartean sar dadin, izan ere sektore horrek gauzatu beharko baititu azken batean itsasoaren maila handitzeari aurre egiteko zehazten diren jarduketak– eta oraindik ere instituzioen inplikazio handiagoa lortzea.
Adolfo Uriarte AZTIko Itsas Ikerketako Atalaren Balioko zuzendariak kongresuaren amaieran adierazi zuen bezala, “egungo testuinguruan, zaila zen Uhinak bezalako kongresu bat antolatzea, ekitaldi asko egiten baitira itsasoari lotuta, baina unea zen klima-aldaketari modu serioan ekiteko”. Bestalde, Ander Sarratea Ficobako gerenteak adierazi du mugaz gaindiko izaerakoa izatea dela kongresuak asmatu duen gauzetako bat. “Klima-aldaketaren gertakariak ez du mugarik ezagutzen; horregatik, mugaz gaindiko ekitaldi baten aldeko apustua egin dugu kontzeptu zabal batetik begiratuta
Jakina, Uhinaken gaiagatik, baina Bidasoa ibaiaren bi ertzetako instituzioen kolaborazioa ere izan dugu. Uste dut esan dezakegula benetan mugaz gaindiko kongresua izan dela.”
Uhinak Klima eta Itsasertz aldaketari buruzko Kongresuak nazioko eta nazioarteko 140 aditutik gora bildu ditu Ficobako bi jardunaldietan. Horiek planteamendu aktibo baten ikuspegitik aztertu dituzte gure kostaldeak (Euskadi eta Akitania) prestatzeko egin behar diren jardunbideak, datozen urteetan klima-aldaketak ziurrenik izango dituen ondorioei aurre egite aldera. Sinergiak eta kolaborazio-dinamikak sortzea itsasertzaren kudeaketan eta mantentzean.
Instituzioen laguntza
Honako hauek izan dira Uhinak lagundu dutenak: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Conseil Départemental des Pyrénées Atlantiques, el Conseil Régional d`Aquitaine eta Aglomeración Sud Pays Basque, baita San Sebastián Turismo&Convention Bureau eta Basquetour ere. Instituzio horiek ekitaldian parte-hartzea sustatzen dute, ulertzen baitute klima-aldaketak itsasertzean izango dituen ondorioen inguruan hartu behar diren neurriek aukera sortu dezaketela garapen jasangarria gauzatuz itsasertza zaintzeko eta ustiatzeko.Uhinak-era bertaratu direnek oso ongi baloratu dute kongresuaren lehenengo edizioa
Urriaren 6 eta 7an egin zen Uhinak Klima Aldaketari eta Itsasertzari buruzko Kongresua, eta antolakuntzak balorazio-inkesta bat egin du. Inkestan, oso asebetetze-maila handia erakutsi dute biltzarkideek. 1 eta 5 arteko balorazio-tartea zutela, 1 kalifikazio txikiena eta 5 altuena izanik, bertaratuen %85ek 5 (%51,2) eta 4 (%34,9%) arteko asebetetze-maila orokorra erakutsi dute kongresuarekiko. Datu horietan, %60 inguruk erantzun dute Uhinaken hurrengo ediziora ere etortzeko asmoa dutela, eta %35ek esan dute ziurrenik etorriko direla.
Txostenen edukiak ere oso balorazio egokia jaso du, bai proposatutako hitzaldien egokitasunari dagokionez bai edukiari dagokionez. Bi kasuetan, balorazio positiboak (4 eta 5 artekoak) %80tik gora izan dira.
Balorazio altua era berean gertatzen da kongresuaren antolaketari buruzko galderak egiten zaizkienean, edo jasotako arretari buruzkoetan, edo Ficobako instalazioen kalitateari eta erosotasunari buruzkoetan.
Kongresuaren antolaketari eta planifikazioari dagokionez, %65ek oso egokitzat jotzen du, eta %30ak egokitzat. Langileen arreta %100era hurbiltzen da balorazio positiboan; %83,7k oso egokitzat jotzen du, eta %11,6ak arreta egokia jaso dutela adierazi dute.
Azkenik, azpimagarriak dira Ficobako instalazioen kalitateak eta erosotasunak jaso dituzten indizeak ere. Ia %80k, oso egokitzat jo ditu, eta %20k baino gehiagok egokitzat.
Balorazio orokorra
Kongresuarekiko asebetetze maila orokorra
Oso egokia | 5 | 48,8 % |
4 | 36,6 % | |
3 | 12,2 % | |
2 | 0 % | |
Ez egokia | 1 | 2,4 % |