Zer da Uhinak
/Uhinak aldaketa klimatikoak eta muturreko gertakariek Arku Atlantikoko itsasertzean duten eraginari buruzko nazioarteko kongresua da.
Zazpigarren edizio honetan larrialdi klimatikoaren aurrean jarduteko eta komunikatzeko mugitzen gara.
/Helburuak
Itsasertza defendatzeko eta babesteko beharrezko diren neurriak hartzeko jardunbideak eta irtenbideak ezagutzea, klima-aldaketaren ondorioei aurre egite aldera.
Nazioarteko elkarlana sustatzea eta sinergiak sortzea.
Esperientziak ezagutzea, jardunbide egokiak ikastea eta itsasertza kudeatzen eta mantentzen laguntzea.
Sektorean zabaltzen diren enpresa-aukera berriak ezagutzea.
/Nori dago zuzenduta
Itsasertzeko erkidego eta udalerrietako teknikari eta ordezkari politikoei eta gaian eskumena duten beste administrazio batzuei.
Teknologia eta Ikerketa zentroetako adituei. Unibertsitateei. Unibertsitateei
Sektoreko enpresei (ingurumeneko aholkularitzak, ingeniaritzak, eraikuntza-enpresak…) eta sektorean irekitzen diren aukera berrietan interesa duten enpresa eta enpresa-elkarteei.
2026ko urriak 8-9
Non: FICOBAN
Avenida de Iparralde 43
20302 Irun
Tfnoa.: +34 943 66 77 88
[email protected] / www.ficoba.org
Noiz: 2024ko urriak 23-24
Ficoba da ekitaldi honetarako aukeratutako gunea. Irunen dago, Donostia/Baiona eurohiriaren bihotzean, eta bere egoerak mugaz gaindiko posizionamendu diferentziala ematen dio ekitaldiari.
Bultzada merkataritza-harremanei
Kongresu honek enpresen merkataritza aukerak bultzatzen ditu, harreman proaktiboak erraztuz erakusketari eta bisitarien artean.